prestakuntza

aula de AM Formación aula de AM Formación

 

AM Formación y Traducciones-ek bi zerbitzu-mota eskaintzen ditu nagusiki: ingelesezko prestakuntza eta, zerbitzu gehigarri moduan, gazteleratik ingeleserako testuen itzulpena, eta alderantziz.

Prestakuntzari dagokionez, irakaskuntza pertsonalizatzea da gure enpresaren bereizgarri nagusia. Horretarako, nahitaezkoa da talde murritzak osatzea, gehienez ere, hamar lagunekoak; izan ere, lehentasuna eman nahi diogu irakasle eta ikasleen arteko ahozko komunikazioari, bai eta ikasleen arteko komunikazioari ere.

Azterketa ofizialak (HEO, Cambridge) prestatzeko laguntza ere ematen diegu hala nahi duten ikasleei, ikastaro berezien bidez.

Era berean, gure ustez, funtsezkoa da haur txikiek hizkuntzak ikastea; horretarako, haurrentzako taldeak eratzen ditugu, modu dibertigarrian ikas dezaten.

Beste maila batean, enpresa eta ikastetxeetan ere eskolak ematen ditugu (eskolaz kanpoko ekintza moduan), eta emaitza bikainak lortu ditugu.

AM Prestakuntzan eskoletan eskura ditugun teknologia guztiak erabiltzen ditugu (ikus-entzunezkoak, programa interaktiboak, Internet); baina batez ere irakaslearen figura azpimarratzen dugu, bera baita taldearen edo ikasle bakoitzaren beharrizanak asetzeko unean erabakiak hartzeko aproposena.